45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1272
EDIKTUA, 2021eko otsailaren 9koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko ebazpenak jakinarazten dituena: 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituena.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa eskura dezaketela Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzan (Eusko Jaularitza Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.