Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1267

IRAGARKIA, ertzain bati diziplinazko espediente bateko kargu-orria jakinarazteko dena.

Aipatutako kargu-orriaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da lortu, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura du interesdunak, Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikan (nire karpeta).

2.– Hamar eguneko epea ematen zaio, instruktorearen aurrean bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak eta froga-eskaerak aurkeztu ahal izateko.

3.– EAEko Polizia Kidegoen Diziplinazko Erregimenaren Erregelamenduaren 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dago 2021eko otsailaren 5etik.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2021eko otsailaren 9a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala