45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1264
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 138/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 138/2020 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Odile Seoane Osa.
Judizio horretan, 35/2021 zenbakiko epaia eman zen 2021-01-27an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Marcos Lopez Solis demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.