45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1257
EDIKTUA, guraso-ahalari buruzko 847/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Judizio horretan erabaki hau hartu da: ediktu bidez Jose Torrez Gumuciori jakinaraztea aipatu prozesuan 2021-02-11n eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao, 2021eko otsailaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.