45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1256
EDIKTUA, 375/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 375/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.
Judizio horretan, 85/2020 zenbakiko epaia eman zen 2020-12-11n, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Ezin izan zaionez zuzenean jakinarazi aipatutako ebazpena Palafatelaco SLU demandatuaren legezko ordezkari Efren Albino Alvarez Perez jaunari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea demandatuari ebazpen hori.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bergara, 2021eko urtarrilaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.