Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1252

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 11koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2021. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko azaroaren 4ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2021. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2020ko azaroaren 17an eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren 13. artikuluan xedaturikoa betetzeko, Gazteriako zuzendariak ebazpena eman du 2021eko otsailaren 2an. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2021. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu.

Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartu diren proiektuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende orok horren berri izan dezan.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2021. ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 2020ko azaroaren 4an emandako Aginduaren babespean (EHAA, 2020ko azaroaren 17koa).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 11.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala