45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (233 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1251
EBAZPENA, 2021eko otsailaren 17koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen duen 2020ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntzak emateko errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2020ko maiatzaren 4ko Aginduak 10.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan, onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Hortaz, aurreko paragrafoan zehaztutakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa bat ezartzen duen 2020ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera, ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 17a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.