Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1250

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 17koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2020ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2020ko maiatzaren 4ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen eta emandako diru-kopuruaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 17a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala