Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Indargabetutako xedapena

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1247

AGINDUA, 2021eko otsailaren 16koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak balioesteko batzordeko kideak izendatzen dituena.

Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluaren bitartez, aipatutako lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak balioesteko batzorde bat sortu zen (jatorrian Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa, 2008ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 73. zk.).

Aipatutako artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aipatutako hitzarmenak hartzen dituen langileen lanpostuak baloratzeko batzordeko kide izendatzea hauek:

Administrazioaren ordezkariak:

Batzordeburua:

– Titularra: Izaskun Urien Azpitarte andrea.

– Ordezkoa: Aitor Lete Fano jauna.

Batzordekideak:

– Titularra: Itziar Lizeaga Romero andrea.

– Ordezkoa: Olatz Arabiourrutia Loroño andrea.

– Titularra: Malentxo Arruabarrena Julián andrea.

– Ordezkoa: Faustino Ranedo Gómez jauna.

– Titularra: Aranzazu Irusta Sainz Andrea.

– Ordezkoa: Aitor Azkuenaga Egia jauna.

Batzordekide-idazkaria:

– Titularra: Mercedes Aldekoa García andrea.

– Ordezkoa: Mónica Basañez Zuazola andrea.

Langileen ordezkariak:

Batzordekideak:

– Titularra: M.ª José Tudanca de Zallo andrea.

– Ordezkoa: Irantzu Aguirregoitia Martínez andrea.

– Titularra: Organe Belausteguigoitia Murillo andrea.

– Ordezkoa: Oscar García Fernández jauna.

– Titularra: Endika Etxebarria Villafruela jauna.

– Ordezkoa: José Rangel Fernández jauna.

– Titularra: Garbiñe Ibáñez de Opakua Ormaetxebarria andrea.

– Ordezkoa: Elisa Pereda López andrea.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabe geratzen da Segurtasuneko sailburuaren 2019ko abenduaren 23ko Agindua, zeinaren bidez izendatu ziren Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo Autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak balioesteko batzordeko kideak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 16a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala