45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1245
224/2021 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Kalitateko zuzendariordea lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen den.
Osakidetzako Kalitateko zuzendariordea lanpostua hutsik dago Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia). Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek, honako oinarri hauen arabera
OINARRIAK
Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Osakidetzako Kalitateko zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-kontratudun langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak, A1/A2 lanbide-taldean. Hona hemen bete beharreko baldintzak:
– Titulazio akademikoa: A1/A2 taldeetako edozein unibertsitate-lizentzia eduki beharko dute.
– Hizkuntza-eskakizuna: 3., derrigortasun-datarik gabe.
– Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.
Bigarrena.– Interesdunek Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:
– Titulu akademikoak.
– Orain arte betetako lanpostuak.
– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.
– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea Osakidetzako CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, betiere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.
Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.