Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1244

132/2021 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan hutsik uzten den Erizaintzako Ondoko lanpostu bat (baliabide materialen arloa) izendapen askez betetzeko deialdia.

Azaroaren 18ko 1343/2020 Ebazpenak iragarri zuen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Ondoko lanpostu bat (baliabide materialen arloa) izendapen askez betetzeko deialdia.

Deialdian emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean dagoen legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortutako ahalmenez baliatuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako Donostialdeko ESIko Erizaintzako ondoko lanposturako deialdia (baliabide materialen arloa) bete gabe uztea, EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko otsailaren 5a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala