45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 3 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1243
120/2021 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Kirurgiako Itxarote-zerrendako Administrazioko taldeburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgiako Itxarote-zerrendako Administrazioko Taldeburua lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta plaza jabetzan izatea C2/D2 lanbide-taldean.
b) C2/D2 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea.
c) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako baldintzak.
2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.
– Osakidetzaren aplikazio asistentzialen erabileran esperientzia izatea; bereziki baloratuko da lan-arlo guztien ezagutza: harrera programatua, larrialdi orokorrak, ohe-kudeaketa, kudeaketa kirurgikoa eta ebakuntza-gelak.
– Harrera eta Dokumentazio Zerbitzuaren aplikazio asistentzialak (Osabide Global barne), ofimatika-tresnak eta datu-baseak erabiltzen jakitea eta/edo esperientzia izatea.
– ISO dokumentua egiten parte hartu izana.
– Talde-lanean eta erabiltzaileen arretan esperientzia.
Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.
3.– Euskara jakitea.
Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetzako Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea (Begiristain doktorearen pasealekua z.g., 20014 Donostia), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua, edo hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak; kasu horietan, izangaiaren eskabidean jasoko da egoera.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko. Batzorde horren berri emango zaie hautagaiei.
Eskabideak aztertu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak egitea erabaki ahalko du; hala bada, izangaiei jakinaraziko zaizkie.
Izangaiek jasotako balorazioaren araberako proposamena egingo da, dagokionaren izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoituaren bidez, proposatu ahalko du deialdia hutsik uztea, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.
Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, zein izangai aurkeztu diren jasoko da, bai eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartu diren arrazoiak ere.
6.– Hautatzeko prozedura.
Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean izaten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzaren intranetean eta web-orri korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko otsailaren 3a.
Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.