Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1242

AGINDUA, 2021eko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak ezarri zuen Hezkuntza Ikuskaritzako Ikuskari Zentralaren lanpostua. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluan xedatzen denez, zuzenean Ikuskari Nagusiaren mendean egongo dira Ikuskari Zentralak, eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu, Ikuskari Nagusiak proposatuta, izendapen askearen prozeduraren bidez.

Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan xedatutakoarekin, sail honek erabaki du deialdia iragartzea agindu honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzeko. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Interesdunek Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena.– Izangaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

– Titulu akademikoak.

– Herri Administrazioan betetako lanpostuak.

– Ikasketak, ikastaroak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Aurrekoaz gain, eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

ERANSKINA

Lanpostua: lanpostu 1.

Izena: Ikuskari nagusia.

Kokalekua: Ikuskaritza Nagusia.

Destinoaren kokalekua: Vitoria-Gasteiz.

Titulazio-taldea: A1 taldea.

Kidegoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskariak.

Urteko berariazko osagarria: 7.761,04 euro.

Hizkuntza-eskakizuna 2., egiaztatua.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionario izatea.

– Jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Era berean, aipatutako kidegoko karrerako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketan, baldin eta nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea bete beharko dute, eta jarduneko zerbitzura itzuli beharko dute.


Azterketa dokumentala