Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1241

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Gorka Larrinaga Embeita jaunak gainditu egin duela 2020ko irailaren 29ko ebazpenak (2020ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Erizaintza» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Gorka Larrinaga Embeita jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6031**. Kodea: PLC8L1 – D00078-1. Jakintza arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza I. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Giza Gorputzaren Egitura eta Funtzioa III».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko otsailaren 18a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala