Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1237

122/2021 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Garbiñe Garin Atorrasagasti andreari Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuaren funtzioak esleitzeko zaizkion.

Azaroaren 28ko 1419/2020 Ebazpenaren bidez, Donostialdeko ESIan Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa onartu zen.

Balorazio Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabide bakarra, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Garbiñe Garin Atorrasagasti andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona horri esleitzea Donostialdeko ESIko Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuari dagozkion funtzioak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garbiñe Garin Atorrasagasti andreari esleitzea Donostialdeko ESIko Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuari dagozkion funtzioak.

Bigarrena.– Garbiñe Garin Atorrasagasti andreak kudeaketa- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki osasun-eskualdeko gerentearen ardurapean. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak garatu bitartean bai haiek amaitutakoan, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da funtzio horien esleipena amaitzea.

Laugarrena.– Interesdunak, funtzio horiek betetzen dituen bitartean, ardura bereziko osagarria kobratuko du.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2021eko urtarrilaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko otsailaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala