45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
1236
AGINDUA, 2021eko otsailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, kargu-uzte hori gauzatzeko, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Amaia Agirre Pinedo andrea Hezkuntza Saileko 5299 kode eta 1 dotazioko administrazio alorreko aholkularia kargutik kentzea, beste lanpostu baten izendapena hartzen duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2021eko martxoaren 6an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.