45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ARARTEKOA
1234
EBAZPENA, 2021eko otsailaren 25ekoa, Arartekoarena. Honen bidez, adierazten da Julia Hernández Valles andreak Arartekoaren ondokoaren lanpostua utziko duela.
Ararteko erakundea sortu eta arautu zuen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak honako hau xedatu zuen 40. artikuluan: «Arartekoaren ondokoak eta Legebiltzarren langile-zerrendakoak ez diren aholkulari eta langileek beren lanpostuak utziko dituzte Ararteko berriak kargua hartu bezain laster». Horren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Julia Hernández Valles andreak Arartekoaren ondokoaren lanpostua uztea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 25a.
Arartekoa,
MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.