Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1233

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 19koa, Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariarena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2021. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2021eko otsailaren 19an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen dira haren xedapenak.

ERABAKIA

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritzako Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2021. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, bat etorriz Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.), eta baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2021. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hau hartu du:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2021. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:

(Ikus .PDF)

1) Vitoria-Gasteizko Udala:

* Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

** Tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da. Era berean, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da larunbat, igande eta jaiegunetan, abenduaren 24an eta 31n eta Zaindariaren jaiegunetan; hau da, abuztuaren 4an (13:00etatik aurrera), 5ean, 6an, 7an, 8an eta 9an; bai eta irailaren 14an ere (Olarizu), 13:00etatik aurrera.

(Ikus .PDF)

*** Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

**** Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du, edo 5 minutuko itxaronaldia.

2) Bergarako Udala, Debagoieneko eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

* Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 06:00etatik 22:00etara.

** Tarifa hau egunero ezarriko da, gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara, baita igandeetan eta Autonomia Erkidegorako eta herri mailarako erabakitako jaiegunetan, egun guztian zehar.

Bigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 19a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.


Azterketa dokumentala