44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1228
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 628/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Epaia eman da, urte honetako otsailaren hamaikan, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian seme-alaba adingabeentzako neurriei buruz bideratu den 628-19-A prozeduran; Silvio Vespa Suarez interesdunak eskuragarri dauka horren kopia epaitegi honetan, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. Silvio Vespa Suarez demandatuari epai hori jakinarazteko eginbidea gauza dadin ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon.
Bilbao, 2021eko otsailaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.