Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1226

IRAGARKIA, 98/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zabaltzeari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zabaldu egin dela ondoren adierazten den prozeduran, eta honako administrazio-egintza hauei dagokienez:

Errekurtsoa: 98/2021 prozedura arrunta.

Errekurritu den jatorrizko egintza: 44/2020 Dekretua, 2020-12-10ekoa, Lehendakaritzarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

Egintza bultzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2021-02-04

Errekurtsogilea: Novomatic Services Spain, S.L.U.

Zabalduko den egintza: 1/2021 Dekretua, 2021-01-12koa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 7. zenbakian, 2021-01-12an), 2020-12-10eko 44/2020 Dekretua aldatzen duena.

Zabaltzearen eguna: 2021-02-12

Bilbao, 2021eko otsailaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala