Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1225

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena, «Agindua, 2021eko urtarrilaren 26koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, EAEko turismo-sektoreari sostengua emateko 2021eko laguntza-programa arautzen eta haren deialdia egiten duena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako bi huts aurkitu dira honako agindu honen testuan: «Agindua, 2021eko urtarrilaren 26koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, EAEko turismo-sektoreari sostengua emateko 2021eko laguntza-programa arautzen eta haren deialdia egiten duena.» (2021eko otsailaren 2ko EHAA, 23. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Lehenengoa.– Aginduaren 3.6 artikuluan, 2021/583 (28/6) orrialdean, honako hau dio:

«6.– Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.»

Baina hau esan behar du:

«6.– Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen, nekazaritza-turismoko establezimenduen kasuan izan ezik.

Nekazaritza-turismoko establezimenduen inskripzio-data Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE) parekatu egingo da jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emandako datarekin.»

Bigarrena.– Aginduaren 3.3.a) artikuluan, 2021/583 (28/4) orrialdean, honako hau dio:

«a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

Zehazki, erregulazio honen xede dira: Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko (EJSN) «I» sekzioan bildutako jarduerak:

• 551 EJSN TALDEA: Hotelak eta antzeko ostatuak.

• 5510 EJSN MOTA: Hotelak eta antzeko ostatuak.

• 552 EJSN TALDEA: Turismo-ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.

• 5520 EJSN MOTA: Turismo-ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.

• 553 EJSN TALDEA: Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.

• 5530 EJSN MOTA: Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.

• 5590 EJSN MOTA: Beste ostatu batzuk.

Agindu honen ondorioetarako, Espainian edo nazioartean ezarritako hotel-sare edo -kate bati lotutako ostatu-establezimenduen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu bakoitzeko langile kopurua hartuko da kontuan.»

Baina hau esan behar du:

«a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

Zehazki, erregulazio honen xede dira: Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko (EJSN) «I» sekzioan bildutako jarduerak:

• 551 EJSN TALDEA: Hotelak eta antzeko ostatuak.

• 5510 EJSN MOTA: Hotelak eta antzeko ostatuak.

• 552 EJSN TALDEA: Turismo-ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.

• 5520 EJSN MOTA: Turismo-ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.

• 553 EJSN TALDEA: Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.

• 5530 EJSN MOTA: Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.

• 5590 EJSN MOTA: Beste ostatu batzuk.

Agindu honen ondorioetarako, Espainian edo nazioartean ezarritako hotel-sare edo -kate bati lotutako ostatu-establezimenduen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu bakoitzeko langile kopurua hartuko da kontuan.

Nekazaritza-turismoko establezimenduen kasuan, agindu honen ondorioetarako, ez da kontuan hartuko EJSNko zein sailkapenetan dauden.»


Azterketa dokumentala