44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (246 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1221
EBAZPENA, 2021eko otsailaren 17koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen 2020ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntzak emateko errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2020ko maiatzaren 4ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Hortaz, aurreko paragrafoan zehaztutakoaren arabera, hau,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloko lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 17a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.