44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1217
AGINDUA, 2021eko otsailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen baitira.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatzen duen Euskadiko Eskola Kontseilua arautzeko martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta HEIZE Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioaren proposamenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Iñaki Orbe Onaindia jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluko kidea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteen ordezkari kargutik kentzea.
2. artikulua.– Idoia Pujana Uriarte andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluko kidea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteen ordezkari izendatzea, Iñaki Orbe Onaindia jaunaren agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.
3. artikulua.– Josebe Azpiri Akarregi andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteen ordezkari Iñaki Orbe Onaindia jaunaren ordezko kargutik kentzea.
4. artikulua.– Josebe Azpiri Akarregi andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteen ordezkari Idoia Pujana Uriarte andrearen ordezko izendatzea.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.