44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1213
12/2021 DEKRETUA, otsailaren 24koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariari dagokio batzorde horri esleitutako egitekoekin lotutako gaietako adituak izendatzea, kualifikazio eta esperientzia aitortuko pertsonen artean. Gainera, ezartzen du horietako hiru Euskal Herriko Unibertsitatekoak izango direla eta erakunde horri kontsulta egin ondoren izendatuko direla, eta gainerako bostak batzordean ordezkaritza duten erakundeei kontsulta egin ondoren izendatuko direla.
Lehendakariaren maiatzaren 20ko 16/2019 Dekretuaren bidez, Begoña Pedrosa Lobato andrea izendatu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide aditu, eta, orain, hura ordeztea erabaki da, aipatutako legearen 5.1.d) apartatuan ezarritako prozeduraren arabera.
Lege horren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, izendatutako pertsonak karguan jarraituko du ordezkatzen duenari geratzen zaion denboran, lau urteko epea bete arte.
Ondorioz, hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Idoia Peñacoba Etxebarria andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko aditu izendatzea, Begoña Pedrosa Lobato andrearen ordez.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.