44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1210
AGINDUA, 2021eko otsailaren 15ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Zuzendariordetzako «Zuzendariorde»aren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
2020ko abenduaren 21eko Aginduaren bidez (2021eko urtarrilaren 15eko BOE; 2021eko urtarrilaren 22ko EHAA), Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Zuzendariordetzan, 210001 lanpostua, 3. dotaziokoa, izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen, Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioen artean.
Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioen sarbiderako, lanpostuen hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, egiaztatu da prozedura behar bezala bete dela eta hautagaiek deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak betetzen dituztela. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdia ebaztea, lanpostua eranskinean zehaztutako Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioari esleituz.
Bigarrena.– Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarbiderako, lanpostuen hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako erregelamenduko 52. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ezin bada bi aldizkarietan aldi berean argitaratu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 15a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
ERANSKINA
Deialdia: Ebazpena, 2020ko abenduaren 21ekoa (2021eko urtarrilaren 15eko BOE; 2021eko urtarrilaren 22ko EHAA).
Esleitutako lanpostua: 210001/3, «zuzendariordea» Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Zuzendariordetzan.
Jatorrizko lanpostua: 240001/13 Orotariko Auzitegiko Medikua, Bizkaiko Zuzendariordetzako destinoan.
Esleipendunaren datu pertsonalak:
Izen-abizenak: Nagore Moraga Yubero.
NAN: ***957**