44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
1209
AGINDUA, 2021eko otsailaren 12koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargutik kentzea sinatzen dut:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Claudio Rodríguez Gutiérrez jauna Segurtasun Saileko segurtasun-arloko prestakuntza-politiken aholkulari kargutik kentzea (5300 kodea, 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2021eko otsailaren 14an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 12a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.