41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1124
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita DEC18/0005/2019 zehapen-espedientea iraungi dela eta DEC18/0005/2020 zehapen-espedientea abiarazi dela.
Ondoren adierazitako administrazio-egintza interesdunari jakinarazten saiatu arren, ezin izan da egin, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 11.
Finantza Politikako zuzendaria,
ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.