41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1110
EDIKTUA, prekarioagatiko utzarazpen bati buruzko 215/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gernikako Lehen Auzialdiko eta lnstrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 215/2020 hitzezko judizioa.
Gaia. Utzarazpena, prekarioagatik.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Miren Lasa Ezkurra.
Judizio horretan, 13/2021 zenbakidun epaia eman zen 2021-01-27an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Almudena Sanchez Ventura demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Gernika-Lumo, 2021eko urtarrilaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.