41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1097
EDIKTUA, 162/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 162/2019 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Fco. Javier Viguera Llano.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Jesus Maria Antonio Quintanilla Mansori ediktu bidez jakinaraztea 2020-11-16an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, epaia jakinarazteko eginbide hau gauzatu ahal izateko.
Barakaldo, 2021eko urtarrilaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.