41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1082
EBAZPENA, 2021eko otsailaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Jaione Lacalle Prieto andreak gainditu egin duela 2020ko irailaren 30eko ebazpenak (2020ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Erizaintza» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Jaione Lacalle Prieto andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7615**. Kodea: AGC8L1 – D00079-7. Jakintza arloa: Erizaintza. Saila: Erizaintza II. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Erizaintzako Proiektuen Egitea».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2021eko otsailaren 12a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.