39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1054
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, uren aprobetxamendurako emakida iraungitzen da.
Uren aprobetxamendurako eskubidea iraungitzeko amaitzeagatik deklaratzea erabaki da, hiru urte baino gehiago ustiatu gabe egoteatik.
Aprobetxamenduaren titularraren jakinarazpenerako helbidea ezezaguna denez, honako iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen horrek.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 17a.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.