Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1047

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak erabakia hartu duela COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloko zehapen-prozedurei hasiera emateko.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk hasi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan egindako ustezko arau-hauste batzuengatik.

Interesdun batzuei ezin izan diegu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera eman zaiela. Horregatik argitaratzen da iragarki hau, bakoitzari jakinarazteko. Interesdun horien pasaportea/NAN/AIZ zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Errekalde zumarkalea 39-A, 5. Solairua, Bilbao – Aholkularitza juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan xedatutakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, eta, horrela, hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura, eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20ko murriztuko da.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, administrazio-bidean zehapenaren aurka jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean «dies a quo» ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko otsailaren 5a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

IERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala