39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 2 orri.)
- EPUB (233 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1043
IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 5ekoa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira zuzenketa-errekerimenduak eta hainbat ebazpen, COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuteko emandako etxebizitza alokatzeko laguntzen emate-prozedurei buruzkoak.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabide bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesdunek jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabide bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:
– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.
Bilbao, 2021eko otsailaren 5a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.