39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (249 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1042
IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita «Villarreal-Landa Cto.1» BTA 13,2 kV-ko tentsio ertaineko aireko linea aldatzeko Proiektua, «Gallastegi Baserria» KTZra (Goiainen) bideratua, Legutioko udal-mugartean (Araba).
Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) ezarritakoaren ondorioetarako, testu beraren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza eta jarduketa hau:
– Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes, S.A.U. Helbidea: Urartea kalea 2 (Vitoria-Gasteiz).
– Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.
– Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.
– Erreferentzia: 01ATY 202000057.
13,2 kV-ko tentsio ertaineko aireko linea hau aldatzea: «Villarreal-Landa Cto.1» BTA, «Gallastegi Baserria» KTZra bideratua.
– Linearen ibiltartea: Legutioko (Araba) udal-mugartea.
– Proiektu honek eragindako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.
– Aurrekontua: 10.850,02 euro.
Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta, batez ere, proiektuak eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainerako titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran dago jasota), hain justu ere proiektua aztertzeko aukera izan dezaten Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Gasteizko Samaniego kaleko 2an), dagokion udalean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazioari buruzko apartatuan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta aipatutako tokietan egokitzat jotzen diren alegazioen bina ale aurkezteko, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a.
Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.