Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1041

IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita itzulketa-prozedura bat hasi dela (ekintzaileei laguntzeko 2018ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedura bat hasteko erabakia hartu du, bat etorriz ekintzaileei laguntzeko deialdiaren 31. artikuluan xedatutakoarekin; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen deialdia, 2018ko irailaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2018-10-04ko EHAA).

Prozedurak banaka jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik argitaratzen da iragarki hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), hala zuzenean, nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzeren bat egon dela, jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Xede horretarako, interesdunei jakinarazten zaie ezen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan eskura dezaketela emandako dirulaguntzen ukoa onartzeko ebazpenen testu osoa.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala