Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1040

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen-proposamenak. Horien bidez, zenbatekoak erreklamatzeko prozedurak abiarazten dira eta eranskinean jasotako funtzionarioei dagozkien zenbatekoak itzultzea agintzen da.

Aipatutako ebazpen-proposamenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta ebazpen-proposamenen testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.

Epe hori igarota eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurari amaiera ematen dion administrazio-egintza emango da, eta bidezkoa den ebazpena ere bai.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 26a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala