39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (281 KB - 4 orri.)
- EPUB (288 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1039
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren zenbait ebazpen-proposamen. Horien bidez, zenbatekoak erreklamatzeko prozedurak hasi, eta itzultzea agintzen zaie eranskinean ageri diren funtzionarioei.
Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Honetaz ere ohartarazten zaie:
1.– Espedientea eta ebazpen-proposamenen testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan.
2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.
Epe hori igarota, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurei amaiera ematen dieten administrazio-egintzak emango dira, eta behar diren ebazpenak ere bai.
Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 15a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.