39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1023
IRAGARKIA, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Proiektu Estrategikoen zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2021eko otsailaren 11ko 27 zk.– ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko:
– Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Proiektu Estrategikoen zerbitzuburuaren lanpostua (B2021/L01).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskura daiteke. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta ondorengo 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2021eko otsailaren 11.
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.