37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
982
EDIKTUA, 2021eko otsailaren 9koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira honako dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko ebazpenak: 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituena.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura dezaketela (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.