Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
975

IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 9koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita izatezko bikoteei buruzko espediente baten gaineko gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio zerrendako espedientean emandako ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura dezaketela (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I eraikina – 1. solairua – I gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpenak amaiera eman dio administrazio-bideari, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala