37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (283 KB - 5 orri.)
- EPUB (387 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
968
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Ertzaintzaren zuzendariak eta Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpenak, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan eta apirilaren 4ko 5/2014 Segurtasun Pribatuaren Legean ezarritakoak hausteari dagozkienak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta, beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari (Ertzaintzaren zuzendariak ebatzitakoetan) edo Segurtasun sailburuari (Segurtasun sailburuordeak ebatzitakoetan), bi kasuetan hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) espedientea ikusteko aukera dago.
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).
3.– Isuna honela ordaindu daiteke: zehapen-ebazpenari erantsitako ordainketa-gutuna honako finantza-erakunde hauetan aurkeztuta: Kutxabank, Banco Santander, Laboral Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, BBVA, la Caixa, eta gainontzeko erakundeen txartelak erabilita. Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa ordainketa-gutuneko datuak erabilita.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egitea beharrezko badute, edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (bosgarren xedapen gehigarria). Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango haientzat du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2021eko urtarrilaren 12a.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.