37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (334 KB - 18 orri.)
- EPUB (547 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
952
EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 7koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.
Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskarian eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak islatzen ditu. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionalizatzeko.
Urtero gorabeherak sortzen dira ikasleen guztizko matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte-eskarian, eta baita, finean, hezkuntza plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek dituzten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.
Apirilaren 16ko 81/1996, abenduaren 22ko 409/1998 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan, jarraitu beharreko irizpideak ezarri ziren, kasu bakoitzean ematen den aldaketa mota definitzeko, parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten dion zehazteko.
2020-2021 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:
– 203/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, zeinaren bidez maisu-maistrentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.
– Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.
– Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu zaie eta horiek burutu egin dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.
– Sortu den dokumentazioa berrikusi da.
Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2019ko abenduaren 17ko 203/2019 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2020-2021 ikasturtearen hasieratik izango ditu ondorioak.
Ebazpen honen eta eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 7a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.