37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
946
ERABAKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, Hauteskundeetako dirulaguntzen zenbatekoak zehazteari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2021eko urtarrilaren 13ko bileran, aztergai izan ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren hauteskunde-kontabilitateari buruzko irizpenak, 2020ko uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa eta 2020ko apirilaren 5eko hauteskunde-prozesuari buruzkoa. Hori kontuan izanik, erabaki du ezagutzera ematea hautagai-zerrendei egokitu zaizkien dirulaguntzen zenbatekoak. Hona hemen kopuruok:
A) Dirulaguntza hauek dagozkie hautagai-zerrendei, 2020ko apirilaren 5eko hauteskunde-prozesuan:
Hautagai-zerrenda:
EAJ-PNV
650.987,37 euro (seiehun berrogeita hamar mila bederatziehun eta laurogeita zazpi euro eta hogeita hamazazpi zentimo).
EH Bildu
295.646,96 euro (berrehun eta laurogeita hamabost mila seiehun eta berrogeita sei euro eta laurogeita hamasei zentimo).
PSE-EE (PSOE)
620.168,04 euro (seiehun eta hogei mila ehun eta hirurogeita zortzi euro eta lau zentimo).
Elkarrekin Podemos-IU
291.133,77 euro (berrehun eta laurogeita hamaika mila ehun eta hogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo).
PP+Ciudadanos
223.847,56 euro (berrehun eta hogeita hiru mila zortziehun eta berrogeita zazpi euro eta berrogeita hamasei zentimo).
Vox
121.096,66 euro (ehun eta hogeita bat mila eta laurogeita hamasei euro eta hirurogeita sei zentimo).
B) Dirulaguntza hauek dagozkie hautagaitzei, 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeetan:
Hautagai-zerrenda:
EAJ-PNV
1.452.932,11 euro (milioi bat eta laurehun eta berrogeita hamabi mila bederatziehun eta hogeita hamabi euro eta hamaika zentimo).
EH Bildu
1.032.675,86 euro (milioi bat eta hogeita hamabi mila seiehun eta hirurogeita hamabost euro eta laurogeita sei zentimo).
PSE-EE (PSOE)
924.700,20 euro (bederatziehun eta hogeita lau mila zazpiehun euro eta hogei zentimo).
Elkarrekin Podemos-IU
464.879,16 euro (laurehun eta hirurogeita lau mila zortziehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hamasei zentimo).
PP+Ciudadanos
695.857,44 euro (seiehun eta laurogeita hamabost mila zortziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta berrogeita lau zentimo).
Vox
136.333,04 euro (ehun eta hogeita hamasei mila hirurehun eta hogeita hamahiru euro eta lau zentimo).
Aipatutako dirulaguntzetatik kendu beharko dira, hala badagokio, aurrekari gisa hautagaitzei dagoeneko eman zaizkien kopuruak eta, halaber, kitatzeke dauden kopuruak ordaindu beharko dira, hala xedatzen baitu Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeko 144.5 artikuluak, ekainaren 19ko 15/1998 Legeak aldaturik.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 13a.
Idazkaria,
ANDONI ITURBE MACH.