Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
945

177/2021 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako Kalitateko Zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia hutsik geratzen dela adierazten den.

Aztertua izan da Osakidetzako Kalitateko zuzendariorde lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 3ko 1246/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2020ko azaroaren 13ko EHAAn (226. zk.). Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, bost hautagaitza aurkeztu ziren behar bezala eta epe barruan.

Balorazio Batzordeak erabaki zuen Zuzendaritza Nagusiari proposatzea izendapen askeko sistemaren bidez Osakidetzako Kalitateko Zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia hutsik uztea, lau hautagaiek ez dituztelako betetzen Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean jasotakoak betekizunak betetzen: Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak izatea (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak izatea, A1/A2 lanbide-taldean.

Eta, beste hautagaiari dagokionez, jarraitutako prozesuan egiaztatu denez, hautagaiaren egokitasuna ez dator bat deitutako lanpostua betetzeko behar den gaitasun eta merituekin.

Hori dela eta, Zuzendaritza honek erabaki du deialdia hutsik uztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako Kalitateko Zuzendariorde lanpostua hornitzeko deialdia hutsik geratu dela adieraztea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARIA ROSA PEREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala