37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
942
138/2021 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzen baita Ana Bereziartua Unzueta andrea, berak hala eskatuta.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 372/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko martxoaren 28ko EHAAn 62 zk.), Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko Zuzendari izendatu zen Ana Bereziartua Unzueta andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Bereziartua Unzueta andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko Zuzendari lanpostutik kentzea, 2021eko urtarrilaren 27ko lanaldia bukatu zenetik, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.