Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
941

137/2021 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostutik kentzen baita Iratxe Ocerín Bengoa andrea, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 204/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko martxoaren 6ko EHAAn 46 zk.), Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatu zuten Iratxe Ocerín Bengoa andrea.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iratxe Ocerín Bengoa andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostutik kentzea, 2021eko urtarrilaren 27ko lanaldia bukatu zenetik, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala