37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
940
AGINDUA, 2021eko otsailaren 9koa, Osasuneko sailburuarena, Bizkaiko Lurralde-ordezkaritzaren lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 26ko Aginduak bere 3. oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu horren bidez, sail horretako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egin zen), hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Andoni Gamboa Martínez Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren lurralde-ordezkari izendatzea (510166. kodea, 2. dotazioa).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko otsailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.