37. zk., 2021eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
939
65/2021 DEKRETUA, otsailaren 16koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Iñaki Arrizabalaga Ormaetxea jauna, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.