Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2021eko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
906

EDIKTUA, 2021eko urtarrilaren 19koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, familia eta lana bateragarri egiteko dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko dokumentazio-eskakizunak jakinarazten dituena.

Aipatutako dokumentazio-eskakizunak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hortaz eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, dirulaguntza eman ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren egoitzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 19a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala