35. zk., 2021eko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
903
IRAGARKIA, 2021eko urtarrilaren 13koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko bertaratze-errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie honen bidez, haien espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko, eskatzen bezala, Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan bertaratu beharko direla 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igaro eta gero ez badira eskatu bezala bertaratu, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunei jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 13a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.